Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXX. edizioa

2017-12-04

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXX. edizioa abian jarri du. Bilbon erroldatuta dauden 8 eta 16 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte lehiaketan eta lanak urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Euskara Zuzendariordetzan.

Idazlanek euskaraz idatziak eta marrazkiz osatuak egon behar dute. Originalak eta argitaratu gabeak izatea ere bete beharreko baldintza izango da, eta egile bakarrekoak izan behar dute. Lanek ezin dute aurretik beste lehiaketa batera aurkeztutakoak izan eta ordenagailuz edo idazkera argian idatziak egon behar dute. Luzerari dagokionez, 2-4 orri bitartekoak izan behar dute. (ikusi informazio orria)

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren helburua, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gazteen artean euskarazko irakurmena eta idazmena sustatzea da. Urtero lehiaketara 950 idazlan inguru aurkezten dira.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Egitasmoak

Zuretzat

Ba al zenekien?

Juan Ramon Madariaga: "Poesia idazten erosoago sentitzen naiz"

Juan Ramon Madariaga (Bilbo, 1962) Euskal Filologian (Deustuko Unibertsitatea) lizentziatua da eta irakaskuntzan hainbat urtez lan egin ostean, gaur egun Nontzeberri.com kultur atariko erredaktorea da.

atzera Urtarrila 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao