Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIIV. edizioa abian jarri du.

2014-12-01

Bilbon erroldatuta dauden 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek hartu dezakete parte lehiaketan eta lanak 2015eko urtarrilaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira Euskara Zuzendariordetzan.

Idazlanek euskaraz idatziak eta marrazkiz osatuak egon behar dute. Originalak eta argitaratu gabeak izatea ere bete beharreko baldintza izango da, eta egile bakarrekoak izan behar dute. Lanek ezin dute aurretik beste lehiaketa batera aurkeztutakoak izan eta ordenagailuz edo idazkera argian idatziak egon behar dute. Luzerari dagokionez, 2-4 orri bitartekoak izan behar dute. (Ikusi triptikoa)

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren helburua, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) gazteen artean euskarazko irakurmena eta idazmena sustatzea da. Urtero lehiaketara 1000 idazlan inguru aurkezten dira.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Egitasmoak

Zuretzat

Ba al zenekien?

D bitamina-Aberastu bere heziketa!

D bitamina-Aberastu bere heziketa! kanpaina honekin gurasoak sentiberatu nahi dira hizkuntza geroratzearen garrantziaz. Familiaren eraginaz gain, seme-alabentzat aukeratzen den irakaskuntza ereduak ere garrantzi handia du hizkuntzaren ondorengoetaratze edo transmisioan. Horregatik bultzatzen da D eredua etxeetara bidaltzen den informazio gutunean.

atzera Urtarrila 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao