Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Xiba - Bilbon herri jolasak euskaraz

Azalpena:

Euskara Zuzendariordetzak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Bilboko ikastetxeekin elkarlanean, Xiba - Bilbon herri jolasak euskaraz egitasmoa antolatu dute.

Gizakiak betidanik jolasak eta jokoak... bere inguru sozialarekin harremana izateko tresnatzat hartu du. Horretan oinarrituz eta taldearen kohesioa bultzatzen duten jolas eta jokoen egokitasunaren arabera Euskal Jolasak DBHn erabiliz, euskararen erabilerarako esparru berriak sustatzeko proiektua burutu du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak.

Hartzaileak:

Bilboko ikastetxeetako B edo D ereduetako ikasleak: Herri jolasak DBHko lehenengo zikloko ikasleentzat antolatu da, eta Ikasarrauna, DBHko bigarren zikloko ikasleentzat.

Baldintzak:

  • DBHko ikasleak
  • D edo B eredua ematen duten ikastetxeak

Data(k): urtean zehar zenbait topaketa.

Lekua:

San Inazioko Levante plaza, Etxebarria parkea, Euskalduna zubipean dagoen hokey pista eta Nerbioi itsasadarra.

Baldintzak:

  • DBHko ikasleak
  • D edo B eredua ematen duten ikastetxeak

Informazio osagarria:

  • Egitasmo honen helburuen artean ditugu euskararen erabilerari lotutako euskal jolas eta jokoen espazioa garatzea bai eta neska eta mutilen garapen integrala garatzeko ekimena bultzatzea, talde sentimendua lantzea... ere.
  • Euskal Herriko Ikastolen Elkartea harremanetan jartzen da baldintzak betetzen dituzten ikastetxeekin.
  • Herri jolasak egitasmoan, parte hartu duten ikastetxeetan jolas eta jokoei buruzko unitate didaktikoa landu ondoren, topaketa batzuk antolatzen dira ikastetxeen eremuetatik kanpo.
  • Topaketetan 20 bat ikastetxetako 1.200 ikaslek parte hartzen dute.
  • Ikasarrauna egitasmoan, arrauna oinarri duten unitate didaktikoak lantzen dira euskaraz eta euskal giroan. Ikastetxean lehorreko saioak egiten dira arrauna, historia, kultura, kostan izan duen eragina... lantzeko, eta Nerbioi itsadarrean, saio praktikoak
  • Xiba - Bilbon herri jolasak euskaraz egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.

 

Informazio gehiago...

gehiago

Zuretzat

gainera...

Ba al zenekien?

Euskaldunen hizkuntza eskubideak

Euskaldunen hizkuntza eskubideen inguruko datu guztiak bildu dituzte Bilbao Euskaraz webguneko Hizkuntza eskubideak atalean.

atzera Abendua 2018 aurrera
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
Bilbao