Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Egitasmoak

Zinema euskaraz

Egitasmo honetan euskaraz egindako edota bikoiztutako pelikulak proiektatzen dira euskararen erabilera sustatzeko eta gazteria hizkuntza horretan komunikatzera bultzatzeko.

Hartzaileak: D eta B ereduetan ikasten duten haur eta gazteak.

Data: ikasturte barruan.

Lekua: Bilboko zenbait areto komertzial.

Baldintzak:

  • D eta B ereduak ematen dituzten ikastetxeetako ikasleak.
  • Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
  • Euskarazko pelikula komertzialak.
  • Eskola-orduetan.

TINKO EUSKARA ELKARTEA eta IRUDI BIZIAK enpresak arduratzen dira baldintzak betetzen dituzten ikastetxeekin harremanetan jartzeaz. Horrez gain, film bakoitzari dagokion material didaktikoa banatzen dute, baloreak lantzeko (adiskidetasuna, immigrazioa, drogak...) pelikula ikusi aurretik.

Pelikulak aukeratzean kontuan izaten da nortzuk diren ikus-entzuleak; Lehen Hezkuntzako ikasleak edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak.

Zinema euskaraz egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.

Informazio gehiago...

gehiago

Zuretzat

Ba al zenekien?

Elebi

Bilboko Udalaren Euskara Sailak abian jarri du herritarrekin harreman zuzena daukaten udal espazioetan elebitasuna bultzatzeko Elebi izeneko egitasmoa.

Bilbao