Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Udal administrazioan euskaraz

Alor honetan Euskara Zuzendariordetzaren zereginak honako hauek dira:

  • Euskararen erabilera normalizatzeko plana gauzatzea
  • Itzulpen zerbitzua ematea
  • Hizkuntza aholkularitza zerbitzua ematea
  • Kexak edo iradokizunak jaso eta bideratzea

Euskararen erabilera normalizatzeko plana gauzatzea

Euskararen Legean, 10/1982 Oinarrizko Legean, herritarren hizkuntza-eskubideak aitortu eta herri-aginteek hizkuntzaren alorrean zituzten betebeharrak ezarri ziren. Legean agindutakoa betetzera etorri ziren zenbait dekretu eta horien artean 86/l997 Dekretua, zeinek Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu beharra ezarri zien euskal herri-administrazio guztiei.

Bilboko Udalak 1999 urtean onartu zuen lehenengoz Erabilera Plana, baina ordurako hainbat urrats emanda zituen.

Planak 5 urteko iraupena duten plangintzetan antolatzen dira.

  • I. plangintzaldia (1990-1995/97)
  • Plangintzaldi honen helburu nagusia administrazioaren giza-bitartekoak arian-arian bi hizkuntza ofizialetan jarduteko gaitzea izan zen.

    Bilboko Udalean 1991ko maiatzeko plenoan onartu zen hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak jartzea lanpostuen zerrendan, 6/1989 Legeak agintzen zuen bezala.

    Horrek, langileak euskalduntze-alfabetatze prozesuan sartzea ekarri zuen. Izan ere, euskaraz jarduteko gaitasuna duten langileak dira udalaren erabilera planari eusten dioten zutabeak; langile horiek gabe, ezinezkoa izango litzateke administrazio elebiduna. Hori dela eta, harrezkeroko plangintzaldietan ere langileak euskaraz gaitzeko prozesuari ekin izan zaio.

     
  • II. plangintzaldia (1997-2002)
  • Euskarazko hizkuntza-gaitasuna zuten langileen kopuruan aurrera-pausu nabarmenak eman ondoren, neurri osagarriak hartu behar izan ziren euskararen erabilera bultzatzeko. Eta horren harira, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 1998-2002 aldirako Plana onartu zuen 86/1997 Dekretuaren bidez.

    Dekretu horri jarraituz, Bilboko Udalak 1999ko apirileko plenoan onartu zen Euskeraren Erabilera Normalizatzeko Plana Bilboko Udaletxean,Udalaren lehenengo erabilera plana.

    Onartutako planari jarraituz, lehentasunezko administrazio-ataletan euskararen erabilera bultzatu zen trebakuntza-saioen bidez. Udaleko bulegoetan erabiltzen ziren hainbat dokumentu eredu bihurtuz estandarizatu ziren.

    Beste alde batetik, garrantzi handia eman zitzaion langileekiko komunikazioari eta euskararen inguruko informazioa emateko, Arian-arian izeneko aldizkaria banatu zen langileen artean.

  • III. plangintzaldia (2003-2007)
  • III. plangitzaldirako aurreko plangitzaldirako plana luzatu egin zen.

    III. plangintzaldian, gero eta gehiago diren bilbotar euskaldunei euskarazko zerbitzu egokia ematea helburu izanda, besteak beste, hauexek landu izan dira:

    - Sail jakin batzuetan plan berezituak.
    - Unitate estrategikoetan eragiteko proposamenak.
    - Argitalpen, web orri eta idatzizko dokumentazioan hizkuntza ofizialen erabileraren jarraipena.
    - Normalizazio neurriak hainbat arlotan: hizkuntza paisaian, ekitaldi publikoetan, kontratazioetan...

  • IV. plangintzaldia (2008-2012)
  • IV. plangintzaldi honen xede nagusia da Bilboko Udalean hizkuntzen berdintasunera jotzea, bi hizkuntza ofizialen berdintasun formaletik berdintasun egiazkorantz joatea.

    Plangintzaldi hau 2012ko abenduaren 31n amaitu zen eta bere eragin-eremua Bilboko Udala eta bere erakunde autonomoak izan dira.

    Hiru hauek izan dira plangintzaldiaren oinarri nagusiak:

    - Herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua.
    - Langileen lan-jardunen izaera komunikatiboa.
    - Bilboko Udalaren Irudi korporatiboa.

    Horrez gain, erabilera plan honen lehen zutabe nagusia Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak izan dira.

  • V. plangintzaldia (2013-2017)
  • V. plangintzaldian helburua euskara bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza izatea da, herritar euskaldunak Udalarekin dituen harremanak eta zereginak euskaraz guztiz modu normalizatuan burutu ditzan. Gaurko egoeratik abiatuta, euskara laneko zeregin batzuetan txertatu beharra dago horretarako baldintzarik onenak eskaintzen dituzten ataletan.

    Lau dira erabilera plan honen helburu orokorrak:

    - Euskararen ahozko erabilera areagotzea.
    - Euskararen idatzizko erabilera areagotzea.
    - Irudi korporatiboan euskararen erabilera gehitzea.
    - Langileen hizkuntza-gaitasuna handitzea.

    Euskara Zuzendariordetzak Giza Baliabideen Sailarekin elkarlanean parte hartzen du euskararen planaren garapenean.

    Ikusi Bilboko Udaleko langileen euskalduntze prozesua.

     

Itzulpen zerbitzua ematea

Itzulpen zerbitzua udal bulegoek  -sailetakoak eta udal enpresetakoak- sortzen duten dokumentazioa euskalduntzeko edo gazteleratzeko zerbitzua da, bai eta euskarazko testuen zuzenketarako ere.

Udal administrazioa gero eta elebidunagoa bada ere, unitate elebidunetako langileentzat itzulpena neurri osagarria da, eta sistematikoa beste guztientzat.

Hizkuntza aholkularitza zerbitzua ematea

Hizkuntza aholkularitza zerbitzua euskaraz lan egiten duten udaleko eta udal enpresetako langileei eskaintzen zaie Euskaraz lan egin ahal izateko, kasu askotan, beharrezko hizkuntza eskakizuna egiaztatzea ez da nahikoa izaten. Eguneroko lanean ahozko erabileran edo idatzizko erabileran sortzen diren hizkuntza zalantzak argitzea beharrezkoa da lana eraginkortasunez ateratzeko.

Kexak edo iradokizunak jaso eta bideratzea.

Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak herritarrek jarritako kexak eta iradokizunak jaso eta bideratzen ditu. Kexa edo iradokizun horiek Udalak eskainitako zerbitzuetan herritarren hizkuntza eskubideak ez bermatzeak eragiten ditu.

Ba al zenekien?

Eztabaidak Literaturarekin

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Eztabaidak Literaturarekin izeneko ekimena du martxan. Ekimen horren baitan hilero zita berezia izaten da Bidebarrietako liburutegian.

atzera Iraila 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao