Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Zer behar?

Autoikaskuntza ordenagailu bidez

Aukera hauek ditugu ordenagailu bidez ikasteko:

  • Bai & By: multimedia sisteman oinarritzen ditu bere ikastaroak; hau da, norberak ordenagailuz egindako saioak, mintzapraktika-eskolaz eta tutoretza pertsonalizatuaz osatuta.

  • BOGA programa: Euskara Internet bidez ikasteko sistema multimedia da BOGA. Ordenagailu bidez, on-line eta CD batzuen bidez funtzionatzen du.

    BOGAk euskalduntze prozesu osoa hartzen du eta bost ikastarotan zatituta dago. Ikastaro bakoitza 15 unitatetan banatzen da eta horietako bakoitza 10 saiotan. Saioak ariketez osatuta daude, bataz beste 30 ariketa saio bakoitzeko eta horiek eginaz egingo duzu aurrera. Saioko ariketa guztiak egiten dituzunean sistemak testa egingo dizu; gainditzen baduzu, aurrera eta bestela, errepasoko saioa sortuko dizu.

    BOGAk aurreikusitako saio guztiez gain, eta zure ibilbidearen arabera sor ditzakeenez gain, irakasleak ere aukera du, hala iritziz gero, zure neurriko saioak sortzeko. Beraz, unitate bakoitzak dituen 10 saioak egin beharreko gutxieneko lana da; hortik gora zure lanak aginduko baitu.

    Programa honetan sartzeko euskaltegiren batean matrikula egin behar da.

  • Bilbon euskaltegi hauek eskaintzen dute matrikulatzeko aukera:


  • Kaixo: Kaixo.com eta Habek elkarlanean abian jarri duten Kaixo sistemari esker, etxetik eta internet bidez ikasi daiteke euskara. On-line bidezko euskaltegia da Kaixo eta bertan, gramatika ikasgaiak eta ariketak daude. Irakasle baten laguntza ere eskaintzen du programak.

  • Ikasten Euskara ikastaroak online: Ikasten euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren mendeko www.hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena.

    Ikasten euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Horregatik, Ikasten-ek oinarrizko hiru hizkuntzatako euskarria du: euskara, gaztelania eta ingelesa, erabiltzailearen aukeran.

 

Ba al zenekien?

Nahi dudalako! kanpaina

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eta Alkarbide bilguneak batxilergoa edo lanbide heziketa ikasketak hastera doazen gazteei Nahi dudalako! kanpainaren inguruko informazioa bidali die.

atzera Azaroa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Bilbao