Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Zer behar?

Euskaltegiak

url: ikusi

Azalpena

Euskaltegiak helduei euskara irakasteko ikastegi ofizialak dira.

Bilbon hamabi euskaltegi homologatu daude, baina badago egoitza bakarra baino gehiago duenik. Bilboko euskaltegi guztiak pribatuak dira.

Bilboko euskaltegi guztiak HABEk homologatuta daude; horrek esan nahi du edozein euskaltegitan emango duten ikastaroa HABEren curriculumari jarraituko diola.

Euskaltegi bakoitzak eskaintza zabala du ordutegi eta ikastaro motaren arabera (egunerokoa, trinkoa, barnetegia…), eta bertaratuta edo autoikaskuntza bidez ikasi daiteke.

Ikastaro motak

  • Eskola-ikastaroa: astelehenetik ostiralera izaten dira eskolak, goizez, arratsaldez edota gauez. Modulu eta erritmo ugari daude (ordu eta erdi, bi ordu...). Ohikoena astean 10 ordu irauten duena da.
  • Ikastaro trinkoak: astelehenetik ostiralera izaten dira, baina iraupena egunean 4 edo 5 ordukoa da.
  • Ikastaro bereziak: enpresa, erakunde, eskola, denda edota beraien lantokietara euskara gerturatu nahi duten beste edozein talderi zuzendutako ikastaroak dira.
  • Udako ikastaroak: uztailean eta irailean izaten dira ikastaro horiek, lehen aipaturiko moduetan.
  • Barnetegiak: programa horietan ikasleak eguneko 24 orduak giro euskaldunean, bai eskoletan eta baita horietatik kanpo ere, igarotzen ditu. Horrela, egun osoz hitz egiten du euskaraz.
  • Hizkuntza-eskakizuna: Administrazio Orokorreko (IVAP) edo irakaskuntzako (IRALE) postuetan lan egiteko behar den euskara azterketa gainditzeko antolatzen diren ikastaroak dira.
  • Multimedia bidezko autoikaskuntza sistemak: euskara etxetik ikasteko aukera eskaintzen dute.

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.

 Curriculuma

HELDUEN EUSKALDUNTZEAREN OINARRIZKO CURRICULUMAk (HEOC-digitala.pdf) —HEOCak— helduen euskalduntzegintzaren jardun didaktikoan betebeharreko gidalerroak deskribatzen eta zehazten ditu. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak Agindu bidez ezarri zuen 2015eko uztailaren 22an curriculum hau, erreferentzia-marko izan dezaten euskaltegiek, euskararen autoikaskuntzarako zentroek, HABEk eta HABErekin lankidetzan arituko direnek, eta 2015eko uztailaren 31n argitaratu zen EHAAn (144 zk.).

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma sei mailatan egituratua aurkezten da; elkarreragin soziodiskurtsiboan ardaztua, hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarritua, ekintza komunikatibotan definitua, eta euskararen ezaugarri eta egoera soziolinguistikora egokitua.

Oinarrizko curriculum honek indarrean jartzen dituen euskararen sei gaitasun-mailak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuan zehaztutako mailen gidalerroetan oinarritu dira, eta euskararen ezaugarri eta egoera soziolinguistikora egokitu.

Horrela, hiru lerrunetan bildu dira sei maila horiek:

  • Oinarrizko lerruna (A1 eta A2): oinarrizko erabiltzailea
  • Lerrun aurreratua (B1 eta B2): erabiltzaile aurreratua
  • Adituaren lerruna (C1 eta C2): erabiltzaile aditua

Helduen euskalduntzea ikaslearen komunikazio-gaitasuna garatzera bideratuko da, ikasprozesuaren amaieran maila bateko zein besteko erabiltzailea bilakatzera. Horretarako, oinarrizko curriculum honetan, Hizkuntzen Ikaskuntza, Irakaskuntza eta Ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoaren oinarri psikopedagogikoen baitan, ekintza komunikatiboa oinarri harturik, ikuspegi komunikatiboa, soziokonstruktibista eta ekintzara bideratutakoa hobesten da.

Bi dira, beraz, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren oinarriak: gaitasun komunikatibora eta ekintzara bideratutako ikuspegia, eta ikaslearen autonomia.

Dokumentu honek, aipatu ikuspegi horietan oinarrituz, mailaz maila helburu diren ekintza komunikatiboak —gaitasun komunikatiboaren adierazle izango direnak—azaltzen ditu, maila bakoitzari dagozkion testuinguruak, komunikazio-baldintzak, gaiak, testu-generoak, funtzioak, baliabide linguistikoak, estrategiak eta abar kontuan hartuz eta uztartuz. Izan ere, izaera integratzailea du curriculumak, eta horixe du helburu: ekintza komunikatibo horiek, elkarreraginean, elkarri loturik lantzeko aukera eskaintzea.

Mailak

  • Oinarrizko lerruna (A1 + A2): Oinarrizko erabiltzailea
    Oinarrizko lerrun honen xedea honako hau da: ikasleak eguneroko gaiei buruzko euskarazko testu laburrak ulertzea, eta ahoz zein idatziz —baina gehienbat ahoz— euskara elkarreraginean erabiltzea, labur eta sinple, baina egoki eta eraginkor.

 

  • Lerrun aurreratua (B1 + B2): Erabiltzaile aurreratua
    Lerrun aurreratuaren xedea honako hau da: ikasleak ohiko testuinguru, gai eta egoera ezagunetan instrukzioak, kontaketa laburrak eta azalpen-testuak ulertzea, eta, ahoz zein idatziz, euskara zehaztasunez eta eraginkortasunez erabiltzea. Xede ere izango da ikasleak elkarreraginean, bere lan-esparruko gaiei buruz, alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz, deskribapenak egitea eta azalpenak eta iritziak eraginkortasunez ematea.

 

  • Adituaren lerruna (C1 + C2): Erabiltzaile aditua
    Adituaren lerrunaren xedea honako hau da: eremu profesional, publiko zein pertsonalean ikasleak era guztietako informazioa euskaraz trukatzeko gai izatea era landu eta jantzian, ahoz zein idatziz, gaia, solaskidearen jarrera edota euren arteko harreman maila zeinahi delarik, hizkuntza-adierazleak estrategikoki erabiliz eta hizkeraren maila denotatiboa eta konnotatiboa bereiziz.

 

Irakastorduak eta ikastorduak

Mailen azpimailak

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako sei gaitasun-mailen ikas-irakas prozesua egituratzeko bereizi dira azpimailak.

Hizkuntza-trebetasunetan oinarritzen dira azpimailak, eta trebetasun hartzaileak eta ekoizleak integratzen dituzte. Ikastaroen ezaugarrien eta ikas baldintzen arabera, azpimaila horiek lortu beharreko helburuen adierazle izango dira.

Ba al zenekien?

Zer gara gu / Nor gara gu

Zer gara gu / Nor gara gu izeneko jolasa kalean da. Bilboko Udaleko Euskara Sailak lagundu du proiektua da eta sei urtetik gorako haurrei zuzendua dago.

atzera Iraila 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
Bilbao