Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Zer behar?

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Zenbait erakundek euskara ikasteko diru-laguntza ematen dute:

  • Bilboko Udalaren diru-laguntza:
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza
  • Euskara eskura txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbidea da, Bizkaiko ikasleen euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena.
     

  • Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza:
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak HABEren bitartez banatzen du diru-laguntza; eta horrez gain, Hizkuntza Eskola Ofizialak kudeatzen ditu.

    • HABEren diru-laguntza: HABEk itzuli egingo du ikasketa aldian jarritako diru-kopuruaren atal bat.

      Dirulaguntza eskatzeko baldintza:

      Euskaltegi publiko, euskaltegi pribatu edo euskararen autoikaskuntzarako zentro batean ikasi ondoren, HABEk eginiko mailen egiaztapenerako urteko deialdietan mailaren bat egiaztatu izana edo EGA lortu izana.


      Eskaera egiteko epea eta prozedura

      Epea irailean irekitzen da. Data horretan, HABEren web atarian irekita egoten da eskaerako datuak grabatu eta inprimakia eskuratzeko prozedura.

      Behin orria bete, inprimatu eta sinatuz gero, HABEren egoitza batera eraman edo bidaliko da, euskaltegi/zentroak eginiko ziurtagiri(ar)ekin batera.


      Erabakia eta jakinarazpena

      Ikasle bakoitzari dagokion diru-laguntzaren Ebazpena HABEren web atarian eta HABEren egoitzetan argitara emango da, beti ere, urtea amaitu aurretik.


      Informazio gehiago

    • Hizkuntza Eskola Ofiziala: Hizkuntza eskoletan ez da dirulaguntzarik ematen, berez oso prezio eskuragarriak dituzte eta.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako matrikula prezioak eta tasak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren Aginduaren arabera zehazten dira urtero, eta hori kontuan izanik zehazten dira unibertsitateko ikaskuntzak ez diren zerbitzuen prezioak.

     

Ba al zenekien?

Nahi dudalako! kanpaina

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eta Alkarbide bilguneak batxilergoa edo lanbide heziketa ikasketak hastera doazen gazteei Nahi dudalako! kanpainaren inguruko informazioa bidali die.

atzera Azaroa 2019 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Bilbao