Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Zer behar?

Hizkuntza eskola ofizialak

Azalpena

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe daude Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi hizkuntza eskola ofizialak.

Bilboko Hizkuntza Eskola Ofiziala Deustun dago, eta euskaraz gain, beste hizkuntza batzuk ikasteko aukera eskaintzen du.

Hizkuntza eskolan ikasle ofizial edo libre gisa matrikulatu zaitezke. Ikasle ofizialek ikasturte osoan eskolara joan eta ikasturte amaierako azterketak egiteko eskubidea dute; ikasle libreek, aldiz, ziklo bakoitzeko amaierako azterketak egiteko eskubidea baino ez dute.

Mailaketa

2007-2008 ikasturtetik aurrera ikasketa plana Europar Batasuneko Europako Kontseiluak idatzi duen "Erreferentzia-marko europar bateratu"-ra egokituko da. Ikasketak 3 mailatan egituratuko dira: Oinarrizko Maila, Erdiko Maila eta Goiko Maila izango ditu.

2007-2008 ikasturtean martxan jarriko da, baina ez da egongo maila guztietan ezarrita; hori 2008-2009 ikasturterako egingo da.

  • Oinarrizko maila: 2 ikasturte: 1 (A1) eta 2 (A2).
  • Tarteko maila: 2 ikasturte: 1 (B1.1) eta 2 (B1.2).
  • Goi maila: 2 ikasturte: 1 (B2.1) eta 2 (B2.2).

Hartzaileak:

14 urtetik gorakoentzat.

Matrikula epea

  • ikasle ofizial gisa matrikulatzeko, irailean (ikasturtea urrian hasten da eta ekainerako amaitu).
  • ikasle libre gisa matrikulatzeko, otsailean.

Diru-laguntzak

Hizkuntza eskoletan ez da diru-laguntzarik ematen, berez oso prezio eskuragarriak dituzte eta. Familia ugariek murrizketak dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako matrikula prezioak eta tasak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduaren arabera zehazten dira urtero, eta hori kontuan izanik zehazten dira unibertsitateko ikaskuntzak ez diren zerbitzuen prezioak.

Matrikula ofiziala egiteko, hiru kontzeptu hauek ordaindu behar dira: espedientea zabaltzea, ikasturtea eta derrigorrezko zerbitzuak.

Matrikula librea egiteko, hiru kontzeptu hauek ordaindu behar dira: espedientea zabaltzea, derrigorrezko zerbitzuak eta zikloko azterketa.

Ziurtagiriak

2006-2007 ikasturtera arte Oinarrizko zikloko edo Goi zikloko azterketa gainditu behar ziren Oinarrizko edo Goi zikloko ziurtagiriak eskuratzeko. Agiri horiek erkidegoan ematen izan diren beste euskera agiri batzuekin baliokidetzen dira.

2007-2008 ikasturtetik aurrera ikasketa plan berriarekin honako ziurtagiri hauek lortu ahal izango dira:

  • Oinarrizko maila gaindituta A2 ziurtagiria.
  • Tarteko maila gaindituta B1 ziurtagiria.
  • Goi maila gaindituta B2 ziurtagiria.

Ikusi azterketa ereduak

Ikusi ziurtagirien arteko baliokidetasunak

Ikusi Informazio gehiago

Ba al zenekien?

Bilboz  Badakit

Bilboko Udaleko Euskara Sailak, gure hiria hobeto ezagutzeaz batera, aisialdian euskararen erabilpena suspertzeko asmotan Bilboz BaDakit tribial tankerako jolasa argitaratu du Argia astekariaren laguntzarekin.

atzera Abendua 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
Bilbao