Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Zer behar?

Irakaskuntza Bilbon

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskainitako datuen arabera, hauxe aipatu dezakegu:

- Apurka-apurka hazten doa Araubide Orokorreko Irakaskuntzako ikasle-kopurua.

2001-2002 ikasturtean Bilbon 50.189 ikasle zeuden Araubide Orokorreko Irakaskuntzan. Kopuru hori urtero handitzen joan da eta 2016-2017 ikasturtean 55.440 ikaslera iritzi da.

- Euskarazko ereduek izan duten hazkundea Bilbon.

Hezkuntza sistemaren barruan ditugun ikasketa maila bakoitzean, euskararen irakaskuntzak duen presentzia aintzat hartuta, 4 hizkuntza-eredu hauek ditugu: A, B, D eta X ereduak.

D eta B ereduak euskarazko eredutzat ezagutzen dira. D ereduan ikasgaiak euskaraz ematen dira, eta B ereduan, euskaraz eta gazteleraz. Hala ere, gaztelera eta gaztelerazko literatura, euskara eta euskal literatura eta hizkuntza modernoak beren jatorrizko hizkuntzetan irakasten dira.

2001-2002 ikasturtetik 2016-2017 ikasturtera nabarmen handitu da euskarazko ereduetan ikasten duten ikasleen kopurua. 2001-2002 ikasturtean A eredua zen nagusi ikasle guztien %53arekin; 2016-2017 ikasturtean, aldiz, B eta D ereduek gainditu egin dute A ereduko ikasle kopurua, %27 eta %44 ikasle-kopuruarekin. Bi ikasturte horien bitartean A ereduak 12.000 ikasle inguru galdu ditu, hain zuen ere, euskarazko ereduek irabazi dutena. Hazkunde hori ikasmaila guztietan nabaritu izan da, baina, nabarmen gehiago, Haur Hezkuntza edo hasierako mailetan. Haur Hezkuntzako datuetan ikusi daiteke D eredua nagusitu dela; gaur egun eskolaratze prozesura sartzen diren haurren %63a (2016-2017) eredu horretan egiten dute, eta %32ak, B ereduan.

Haur Hezkuntza igaro eta ikasmailetan gora doazen heinean, euskarazko ereduetako ikasle-kopurua ere handitzen doa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara arte. Batxilergoan eta Lanbide Heziketan halako muga bat nabari da, urteen joan etorrian emandako bilakaera ez baitator bat aurreko ikasmailetan D ereduan ikasi duten ikasleen kopuruarekin. Esaterako, Lanbide Heziketan ikasleen %6ak (2016-2017) ikasten dute B edo D ereduan eta gainontzekoek A ereduan.

- Datu estatistikoak eta grafikoak (pdf).

Urtero zenbait kanpaina antolatzen dira irakaskuntza arloan euskarazko irakaskuntza bultzatzeko.

Bilbao