Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Zuretzat

Biboko Udalak "B-Tuber. Youtuber izarraren bila!"-en izena emateko epea ireki du 11 eta 13 urte bitarteko gazteentzat

2019-11-25

Bilboko udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, "B-Tuber. Youtubuer izarren bila!" tailerra antolatu du. Aurten, tailerra Urian erroldatutako gazte 11 eta 13 urte bitartekoentzat izango da, eta aukera izango dute ikasteko nola sortu, editatu eta konpartitu euskarazko ikus-entzunezkoen edukiak eta nola jaso Youtubera, dena errazki eta segurtasunez.

Tailerren xedea da Bilboko gazte 2006 eta 2007 urteen artean jaioek ikas ditzatela beharrezkoak diren mekanismo guztiak beren bideoak euskaraz sortzeko, editatzeko eta YouTubera jasotzeko, alegia, horretarako erabiltzen den plataforma ezagunen eta erabilienera. Ikasiko dituzte, errazki, etorkizunean Uriko youtuberak bihurtzeko behar diren ezagutza guztiak. Ekimen hau abian jarrita, Bilboko Udalak Urian adin tarte horretan dauden gazteak animatu nahi ditu Gabonetan emango diren tailer horietarako izena ematera, guztiz doan.

Izena emateko epea gaur hasten da, azaroak 25, eta 2019ko abenduaren 8ra arte egongo da irekita. Interesdunek gaurtik aurrera eman dezakete izena web-orri honetan: www.bilbao.eus

Izena ematea nahitaezkoa izango da, zeren eta parte hartzaileen kopurua mugatua izango baita. Guztira, 60 plaza eskainiko dira Bilbon erroldatutako gazteentzat, 4 tailerretan, bakoitzean guztira 15 parte hartzailerentzako lekua izango delarik jarduera bakoitzeko, izena eman ahalako hurrenkeran betetzeko. Eskaintzen diren plaza guztiak betetzen badira, itxaron-zerrenda bat egongo da, eta, eskatutako tailerrean lekuren bat libre geratzen bada, zerrendako lehenari deituko zaio.

Tailer guztiak euskara hutsean izango dira, eta, beraz, parte hartu nahi dutenek euskaraz jakin beharko dute.

Tailerrek bi maila izango dituzte: hasierakoa eta hobetzekoa. Hasierako mailan, lehenago tailer hauetan egundo parte hartu gabeko jendeak parte hartuko du. Hobetzeko tailerra, aldiz, beste aldi batzuetan, hasierako mailako tailerretan parte hartutako jendearentzat da. Horrela, bada, Uriko jendeak aukera izango du YouTube plataforman aditu baten moduan aritzeko behar diren ezagutzak eta trebetasunak ikasteko, daukan maila daukala. Oinarrizko mailatik aurreratuenera artekoak landuko dira, hasi plataforman profil bat nola sortu ikastetik eta ikus-entzunezkoen arloan editatzeko programak erabiltzen ikasteraino.

Tailerrak 8 ordukoak izango dira, eta 2 saiotan emango dira –bakoitza 4 ordukoa, 09:30etatik 13:30etara–, Euskararen Etxean.

Hasierako tailerra:

  • Multzo hau 3 tailerrez osatzen da, eta lehen aldiz izena ematen dutenentzat da.
  • Bi tailer abenduaren 26an eta 27an emango dira.
  • Urtarrilaren 2an eta 3an, hasierako azken tailerra emango da.
  • Tailer bakoitzak 15 lagunendako lekua dauka.

Hobetzeko tailerra:

  • Multzo hau hasierako tailerra egina duten pertsonentzat edo aurreko aldietan parte hartu izan duten pertsonentzat da.
  • Abenduaren 2an eta 3an.
  • Tailer bakar honetan, 15 lagunentzako lekua egongo da.

"B-Tuber, Yoututber izarren bila!" ekimenaren aldi hau ezagutzera ematearren, Bilboko Udalak 5.606 esku-orri banatu ditu Urian, 2006. eta 2007. urteen artean jaiotako gazteak bizi diren etxe guztietan.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Zer behar?

Herritarrek izan ditzaketen beharrak asetzeko helburuz, Zer behar? izeneko atala dago martxan Bilbao Euskaraz webgunean.

atzera Abendua 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
Bilbao