Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Zuretzat

Gau beltza antolatzeko baliabideak eskura

2019-10-14

Antolatzaile zein hartzaile izan direnekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta guztien artean adostutako oinarri partekatu batekin osatu dute Gau Beltza, Arimen Gaua edo, egun ingelesez dioten bezala, Haloween antolatzeko baliagarri izan nahi duen baliabide kutxa.

Haien auzoan edo herrian mamuxarroak kalera irteteko jaia antolatzeko interesa dutenek informazio guztia dute webgune honetan: www.gaubeltza.eus Atal hauek ditu webguneak:

  • Zer da?
  • Nondik dator? (Testuingurua, Testigantzak, Herrietako esperientziak)
  • Nola egin? (Baloreak, Prozedurarako gomendioak, Ekintzak)
  • Euskarriak
  • Kontaktua  

GAU BELTZA

Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan, baita Euskal Herrian ere. Gurean ere badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak: gaua, beldurra, gozokiak, gauez lagunekin ateratzea, mozorroak… Gazteenentzat erakargarritasun handia duten elementuak bateratzen dituzte jai hauek. 

Bizipenak aldatu egin dira eta, honekin batera, jaiak eta tradizioak. Hauek iraungo badute, egokitzen direlako izango da; eta horrela ari da zabaltzen Gau Beltza Euskal Herrian. Berreskurapena baino, ospakizunaren berrinterpretazioa edo birsortzea ari da izaten: antzinakoak kontuan hartuta, guretik nahi dugu Gau Beltza ospatu, gaur egungo ikuspegitik ematen dizkigun aukerak eta erakargarritasuna baliatuta.  

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Hizkuntza eskubideak

Ba al zenekien zeintzuk diren Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren hizkuntza-eskubideak?

atzera Abendua 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
Bilbao