Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Zuretzat

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak omenaldia egin dio Labayru Fundazioari euskararen nazioarteko egunean, 50 urtetan izan delako euskararen erreferentziazko erakundea

2019-12-02

 

Bilbon, 2019ko azaroaren 29an Juan Mari Aburto Bilboko alkateak omenaldia egin dio Labayru Fundazioari Udaletxeko Arabiar Aretoan, Euskararen Nazioarteko Egunean. Horrela, eskerrak eman nahi izan dizkio Fundazioak 50 urtetan Derioko udako ikastaroen bidez euskara eta euskal kultura zabaltzeko eta sustatzeko egindako lanarengatik.


Jokin Gorozika eta Adolfo Arejita Labayru Fudazioko presidenteak eta zuzendariak jaso dute Derioko Udako Ikastaroen 50 urteak gogoratzeko plaka Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eskutik. Adolfo Arejita, Labayru Fundazioko presidenteak eskerrak emateko berba batzuk esan ditu, merezitako omenaldia jaso ondoren.

 

“Euskararen nazioarteko egunaren” helburuak dira eskerrak ematea eta agerian jartzea euskal kulturaren alde eta euskararen iraupenaren eta garapenaren alde egindako ekarpenagatik.


Beste alde batetik, Bilboko alkateak, “Euskararen nazioarteko egunaren” kariaz, Bilboko gizarteari eskatu nahi izan dio “lehen hitza beti izan dadila euskaraz”. “Lehenengo berba euskaraz”.


Labayru Fundazioaren helburuak, sortu zenean eta gaur egun, euskararen eta euskal kulturaren integrazioa eta sozializazioa dira. Erakundeak beti eman dio lehentasuna hizkuntzaren erabilerari eta ahozko transmisioari, euskaraz eta kulturaren arloan, literaturaren eta herri ezagutzaren bidez.

 

Hori dela-eta, kulturaren eta politikaren pertsona ospetsuek omenaldi honetan parte hartu nahi izan dute, bideo baten bitartez, Fundazioaren lana eta Derioko udako ikastaro famatua aintzatesteko.

 

Beste alde batetik, omenaldia amaitzean, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barnean, Txistularien Udal Bandak “Bai Euskarari” eta “Dakigunetik ez dakigunera” abestien bertsio hunkigarriak eman ditu. Azken abesti hori Derioko udako ikastaroen himnotzat jotzen da, etxean egiten zen euskaratik euskara alfabetizatura doan jauzia sinbolizatzen baitu.

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Merkatarientzako euskara ikastaroak

Bilboko Udaleko Euskara Sailak, HABE- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin elkarlanean merkatarientzako euskara ikastaroak antolatu dituzte.

atzera Abendua 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
Bilbao