Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Zuretzat

Bilboko Udalak Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia argitaratu du

2019-05-17

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzak jakinarazi nahi du maiatzaren 17an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dela 2019ko (2018-2019 ikasturtea) euskara ikasteko dirulaguntzen udal deialdiaren laburpena.

Nork eska dezake dirulaguntza?

Hauek izan daitezke onuradunak:

  • 2005 urtean edo ondorengo urteetan jaiotako umeen guraso eta legezko tutoreak
  • Haur eta gazteen aisialdiko begiraleak eta haur eta gazteen kiroleko begirale eta entrenatzaile lanetan ari direnak
  • Euren diru-sarrerak deialdian ezarritako mugak gainditzen ez dituzten pertsonak

Non lortu dezaket informazioa?

Paperean jaso nahi baduzu, leku hauetan eska dezakezu:

  • Euskara Zuzendariordetzan (Aznar eraikina, Venezuela plaza 2, 7. solairua)
  • Herritarrei Laguntza Bulegoan (San Agustin eraikina, Erkoreka plaza 12)
  • Udaltegietan:
    • Abando-Indautxuko udaltegia (Elkano 20-22)
    • Basurtuko udaltegia (Zankoeta 1)
    • Begoñako udaltegia (Club Deportivoren Zirko Amateur 2)
    • Deustuko udaltegia (Agirre Lehendakariaren etorbidea 42)
    • Errekaldeko udaltegia (Altube zeharkalea 6)
    • Ibaiondoko udaltegia (Pilota 10)
    • Santutxuko udaltegia (Monseñor Remigio Gandasegi 6)
    • Txurdinagako udaltegia (Txomin Garat 12-18)
    • Uribarriko udaltegia (Iturriondo plaza 4)
    • Zorrotzako udaltegia (Clara Campoamor 1)

Eta formato informatikoan nahi baduzu, hementxe aurki dezakezu:

Bilboko Udalaren diru-laguntza euskara ikasteko

Zein da eskatzeko epea?

Izena emateko epea maiatzaren 20tik ekainaren 4ra izango da.

Non aurkeztu behar da eskaera orria eta dokumentazioa?

  • Web orri bidez aurkeztu daiteke
  • Erregistroz:
    • Erregistro Nagusia, Herritarrei Laguntza Bulegoa (San Agustin eraikina, Erkoreka plaza 12)
    • Udaltegietako erregistroetan (goian zerrendatutako udaltegietan)
    • Legez araututako beste eraren batean (esaterako, Erregistro Nagusira bidalita posta ziurtatu bidez, edo beste administrazio bateko erregistrotik).

Zein da udal bulegoen ordutegia?

  • Maiatzean, 08:30etik 14:00etara
  • Ekainean, 08:30etik 13:00etara
  • Maiatzean, Erregistro Nagusia, Herritarrei Laguntza Bulegoa, eguenetan, 16:30etik 19:30era ere bai.

Zalantzarik badut nora jo dezaket?

Edozein zalantza argitzeko: euskera@bilbao.eus

Informazio gehiago

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Zinema euskaraz

Bilboko areto komertzialetan euskaraz ekoiztutako edo euskarara itzulitako filmak ikusteko aukera dute D eta B ereduetan ikasten duten haur eta gazteak Zinema euskaraz egitasmoari esker.

atzera Urria 2019 aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
Bilbao