Bilbon Euskaraz

Bilbon Euskaraz

Zuretzat

XXIII. Jagon Jardunaldia: "Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi"

2019-01-14

Mendeurreneko hirugarren jardunaldi akademikoa Baluarten izanen da, urtarrilaren 17an eta 18an: ‘Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi - XXIII. Jagon jardunaldia’. Hogeita bat hizlarik parte hartuko dute bertan.

Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak hauxe azaldu du: “Hizkuntza gutxituei buruzko ikuspegia landu eta aurreratu nahi da biltzar honetan, beste lurraldeetan egiten den lana Euskal Herrikoarekin uztartzeko”.

Andres Urrutia euskaltzainburuak, bere aldetik, hauxe esan du: “Biltzar hau baliatu nahi dugu akademia desberdinen arteko sare sendo bat osatzeko”.

Programa helbide honetan ikus daiteke: https://www.euskaltzaindia.eus/egitaraua/jardunaldi-akademikoak/5720-hizkuntza-gutxiagotuak-jagon-euskaraz-bizi-xxiii-jagon-jardunaldia

Izen-ematea (dohainik), urtarrilaren 14ra arte (plaza mugatuak).

info@euskaltzaindia.eus

+34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71

erantzunak

   

Utzi zure erantzuna:

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Zuretzat

Ba al zenekien?

Miguel de Unamuno Saiakera saria

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero Miguel de Unamuno Saiakera saria antolatzen dute. Bi modalitate daude lehiaketan: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzean 7.000 euro gordineko saria ematen da.

atzera Abendua 2019 aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
Bilbao